FoodWaStop

BURUZ

  • English
  • Afrikaans
  • Shqip
  • Azərbaycan
  • Euskara
  • български
  • Català
  • Hrvatski
  • Čeština
  • Galego
  • Deutsch
  • Magyar
  • Italiano
  • Latviešu valoda
  • Română
  • Español
  • Türkçe
  • Українська

Elikagaien galerak eta xahuketak (FLW, ingelesez Food Loss and Waste) erronka globalak dira, nazioarteko gobernuek eta erakundeek onartutakoak. FLWa murriztea funtsezkoa da, dagoen munduko populazio hazkundearekin, elikadura-segurtasun nutrizionala jasangarrian bermatzeko.

Hau da Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuen eta Europako Itun Berdearen (Farm to Fork) Estrategiaren helburuetako bat. FoodWaStop COST proiektuak erronka hauei heltzen die eta honako helburu hauek ditu: (i) Europan agente-anitzeko eta diziplinarteko sarea sortzea, EBtik kanpoko Mediterraneo herrialdeekin ere konektatuko dena, FLWri buruzko ezagutza sustatzeko; (ii) fruitu eta barazki balio-katearen puntu kritikoetan FLWren eragina zehaztea; (iii) teknologia berrikuntzak kudeatu eta jasangarritasun estrategiak sustatu FLWa murrizteko eta saihesteko; eta (iv) agroelikagaien hondakinak balioztatzea ekonomia zirkularra sustatzeko. Beste proiektu erlazionatuetan lortutako koordinatzaileen eta parte-hartzaileen esperientziak (adib., PRIMA, H2020), EBko, EBtik kanpoko herrialde desberdinetako eta industriako bazkideen inplikazioak lagunduko dute arazo honen kontzientzia handitzen, Baita ere, teknologia berrien potentziala aprobetxatuz kudeaketa estrategiak bilatzeko eta FLWa saihesteko praktika onak definitu nahi dira.

FoodWaStop Sareak hainbat interesdunentzat eta azken erabiltzaileentzat onura ugari ditu, nekazarietatik (Farm) kontsumitzaileetara (Fork). Gainera, FoodWaStop-ek ezagutza-plataforma bat sortuko du, berrikuntza sustatzeko, gida praktikoak emateko eta politikagileekin elkarrizketa bultzatzeko, FLWren ondorio sozial eta ekonomikoetan arreta jartzeko.

Helburu Espezifikoak

Memorandum honen helburu nagusia lortzeko, helburu espezifiko hauek bete behar dira:

Ikerketa Koordinazioa

  • FLWren analisia eta prebentzioa helburu duen, gutxienez 50 disziplina barne hartuko dituen ikerketa-sare jasangarri bat sortzea, herrialde ezberdinetakoak, ikerketa, erakunde eta sektore anitzetik.
  • FLWren prebentziorako kontzeptu berritzaileen ebaluazioa, EBean eta maila globalean garatu daitezkeenak (gutxienez 4 Ekintzaren garapenean).
  • Gazte Ikerlari eta Berritzaileen (YRI) prestakuntza-garapena, profesionaltasuna eta ezagutza sustatuz, nekazaritza jasangarrian lider bihurtzeko (30 YRI, horietatik erdiak baino gehiago Inclusiveness Target Countries (ITC) deitutakoetatik).
  • Sarearen jarduerak jasangarriak egiteko ideia berrien identifikazioa (gutxienez 10), berrikuntzan eta testuinguruari egokitutako soluzioen ezarpenean oinarritutako proiektuetan. Ideia hauek post-uzta galera murrizteko eta Euro-Mediterraneo elikagaien iraunkortasuna luzatzeko helburua edukiko dute.
  • Jarduera-zerrenda bat eskaintzea eta zabaltzea (gutxienez 10 urrezko arau) interesdunei (politikagileak, landatzaileak, landatzaileen elkarteak, teknikariak, saltzaileak, elikagai-kudeatzaileak, kontsumitzaileak, etab.) FLWa murrizteko neurri praktikoekin, fruta eta barazkien galerak eta hondakinak gutxienez %15 murrizteko.

Gaitasunen Eraikuntza

  • Herrialdeen arteko lotura instituzionalak sortzea, ezagutza-truke jarraia eta praktika onen partekatzea eta transferentzia sustatzeko. Lotura hauek batetik lidergoa duten herrialdeekin eta  gaitasun txikiagoa dutenen artean sortu nahi dira.
  • Bi herrialde auzokide (NNC) eta 22 COST ITC guztien parte-hartzea sustatzea Ekintzaren jardueretan, FLWa murrizteko ikerketa-garapena hobetuz.
  • YRI eta ITC eta NNCko ikerlarien (gutxienez 100) parte-hartzea sustatzea seminario, sinposio, tailer eta prestakuntza-ikastaroetan, FoodWaStop-ekin lotutako zientzia-jardueretan, truke zientifikoa eta teknologia-transferentzia bultzatzeko.
  • Gaitasunak hobetzeko jarduerak garatzea (gutxienez 10), praktika onen hedapena eta elikagaien (F&B) biltegiratze eta manipulazioari buruzko informazio egokia partekatuz eta elikagai-kateko operadoreentzako prestakuntza-jarduerak sustatuz. Zientzialarien, eta beste interesdunen arteko lankidetza eta inplikazioa sustatzea, jakintza eta ikerketa-trukea bultzatzeko, diziplinarteko herritar zientzia plataforma bat ezarriz eta koordinatuz.